XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ez nien sekula begietan harridurarik arinenaren arrastorik ikusi.

Kostaldeko etxe batean zeuden, txikia eta fantasiosoa, justu pinuak hondartzara heltzerakoan banatzen hasten diren puntuan, udan bakarrik existitzen duen etxe batean.

Hurrengo arratsaldean, Carmenek emandako nobela bat letzen ari nintzen, pinuen azpian etzanda.

Historiaren mamiaz mantsoago goxatzeko goraka begiratu nuen momentu batean, katagorri bat zegoen adar batean, erabat flipatua.

Ez zuen bero haundirik egiten, baina bai zerua astuntzeko lain.

Carmenek eman zidan nobela hartako protagonista ezkondu egiten zen, mutil-zahar batekin.

Baina ez gizona maite zuelako, baizik haren arrebarekin bizi nahi zuelako.

Pinuzko uda jaio berri hartan ez zitzaidan bizitzeak aldapa gorak dituenik bururatzen.

Ordu erdi bat beranduago, zin egin genion elkarri ez ginela sekula aspertuko.

Carmen lotsatia zela deskubritu nuen, kanpoko edo barruko erasorik txikienaz izugarrizko defentsak altxatzen dituen horietakoa.

Ez zen sekula erabat ematen, beti gordetzen zuen nitasunaren mugekin lokarri bat.

Hegoak zabaldu eta tximeleta bat bezala planeatzen hasten zenean, ez zuen sekula parakaidasa bizkarretik kentzen, begietan desafioaren burdinak pardel hura ahaztu arazi nahi bazuen ere.

Horrelako jokaera guztiontzat egia dela onartzen bada, behintzat Carmenek areagotu egiten zuen erdimaila.

Familiaren giroa, eta horretan ez zuen Carmenek arautik ihes egiten, ezkertiarra zen, baina nik Euskal Herrian oraindik ezagutu ez nuen ezkertasun batez, politikari baino gehiago moralari begiratzen zion ezkertasun baretsu eta inkoerente batez.